8 Jul 2001 13:34
Edu Muruamendiaraz
Aukeran dantza taldeko zuzendaria den Edu Muruamendiaraz-i egin diote elkarrizketa atzo Diario Vascoan. Horra elkarrizketaren hasiera eta osoa irakurtzeko lotura. «Tradizioa apurtzea ez da nire asmoa» ANE URDANGARIN/ -- Hirutan jantzi zuen Euskal Herriko txapela, bai soltekoa bai aurreskukoa. Dantzaren izar handienetakoa zenean, lehiaketak utzi eta Aukeran taldea sortu zuen, tradizioari ikuspegi garaikidea emateko. Euskal dantzak plazatik antzokietara eramatea da Donostiako Antzerki Ferian 'Sutargi' ikuskizuna estreinatuko duen bergarar honen erronka Apirilaren 9an metatarsoa hautsi zuen entsegu baten. Ia osatu da, Sutargi ikuskizunaren estreinu handirako. Dantza da Edu Muruamendiarazen bizia, tamalez Euskal Herrian berebiziko errentarik ematen ez badu ere. Halere, ohiturak berritzeko eskubidea aldarrikatzen du. Zer moduz hanka? Orain hobeto. Susto latza jasan dut, inoiz izan dudan lesiorik larriera. Beldur dezenterekin hasi naiz berriro dantzan, badakizu, berriro hezurrak 'krak' egingo dizun errreparoarekin. Gainera, izugarrizko ardura sentitu dut, besteengan ere eragina izan duelako lesioak. Aukeran-en 14 lagunek lan egiten dugu, eta niregarik ikuskizuna bertan behera geldi-tzea oso gogorra izango litzateke. Elkarrizketa osoa: http://servicios.diariovasco.com/070701/euskera.htm [Non-text portions of this message have been removed]
RSS Feed