JOSU GARATE | 10 Apr 2002 21:16

Re: Idatzi bat

 Mezua bukatu barik edo, neri bakarrik allegatu al zait?
Badaukat jarraipena irakurtzeko gogoa...

----- Original Message -----
From: "saras2" <saras2@...>
To: <dantzan@...>
Sent: Friday, April 05, 2002 12:38 PM
Subject: [dantzan] Idatzi bat

> Enrike Izagirreren mezua,
>
>
>
> Kaixo denoi:
> Orain ez aspaldi Oierrek eta aurreko astean Garik
esandakoak irakurrita, zer eta neuk ere idazteko gogo moduko bat igarri
nuen; izaten dira egunak ba...
>
> Erabat ados nago eurek jaurtitakoekin, baina pixka
bat harantzago joan nahi nuke eta ez dakit asmatuko ote dudan. Txarto esanik
irtengo balit edo batere aurrera egiten ez dudala, aldez aurretik barkatzeko
eskatu nahi dut. Izan ere, zintzo jokatzeko asmoa hartzen dut -zuzen eta
egoki ez dakit, baina zintzo behintzat, bai- eta, esaerak dioen legez,
besterik ezean, pentsa ezazue ahal dena onaren hurrengoa dela. Balizko
kritikariari ere horixe eska dakiokeelakoan nago, beti ere zintzotasuna,
beste faktore batzuk alde batera lagata. Eta nahi barik joan zait, baina,
niretzat, horra ardura handiko lehenengo kontua: bai idatzi hau kritikatzen
duenaren kasuan, baita beste edozer kritikatzera jotzen duenarenean,
zintzotasuna.
>
> Bigarrena. "Berritu" nahi den hura goitik behera
ezagutu beharra, hori beste guztiaren abiapuntu ikusten dut nik.
Abiapuntuak, ordea, helmuga ere eskatzen du -eta orain dantza
tradizionalaren eta garaikidearen arteko horretara noa-. Noraino heldu nahi
da? Hortxe kosketako beste bat! Dena du libre sortzaileak? Baietzean nago,
nahi duen guztia. Nik, benetan, ezin dezaket esan dantza garaikideak bere
hesolak ba ote dituen honantzatxoago ala harantzatxoago, hori norbaitek
argitu ahal balit, eskertuko nioke. Baldin baditu, esango nuke beharbada
hasiberriari erraztu egingo diola lana, zeren eta askatasunak berak, ito
egiten baikatu batzuetan. Zedarririk ez badauka...ea, bota itzazu
proposamenak eta kritikak erakutsiko dizu kritikatik aprobetxatzeko moduko
juzkatzen duzuna edo kritikatik ikusteko kapaz zarena (edo ikusi nahi
duzuna, baina zintzo jokatuta alde guztietatik). Nortasuna? Eutsi
nortasunari, ez egoskorkeria itxiari, jakina.
>
> Geure bizi osoan euskal dantza tradizionalean
jardun dugunok -geuk denok- kode horren erreferentzia barru-barruraino
sartuta daukagu eta beharbada txokantea egiten zaigu beste testuinguru edo
formato baten pean ikustea. Jakina, formato desberdin hori, zenbat eta
gehiago gustatu, orduan eta errazago onartuko dugu aldakuntza. Eta nago
"Sutargi"-ren kasuan ere horixe gertatzen dela. Esan nahi dut kode edo
hizkuntza bakar batekin lan egiteak -eta inork esango du DANTZA bere
bakarrik ere, beste adjetiborik gabe, kode bakartzat jo daitekeela- badauka
alde onik, dudarik ez. Kode bakarra baino gehiago menperatzen dituenak,
abantaila gehiago eta
>
>
> [Non-text portions of this message have been removed]
>
>
>
> Mezu bat idazteko bidali helbide honetara: dantzan@...
> Zerrendatik harpidetza kentzeko bidali mezu huts bat helbide honetara:
dantzan-unsubscribe@...
>
>
> Your use of Yahoo! Groups is subject to http://docs.yahoo.com/info/terms/
>
>


Gmane