5 Jun 2002 14:31
Agurraz
Mikel Elortzak egunero Egunkarian idazten duen kornerra atalean, Agurra hartu du gaur hizpide. Ziur nago bat gatozela zerrendako kide guztiak. Hona hemen idatzitakoa: Mikel Elorza Agurraz Gauza gehienek indarra galtzen dute errepikapenaren poderioz, batik bat beren indarra adierazkortasunean edo esanahi sinbolikoan baldin badute. Hitzek, adibidez. Edo gaur hizpide hartu nahi dudana: aurreskua, edo agurra, zehazkiago. Kirolean balentria lortutakoari (balentriaren maila ere oso aldakorra da), espetxea utzi duenari, museo inauguratuari, munduari buelta egin dionari abenturaz egin badu; goseak eta lan bila egin badu..., inongo enbaxadoreari, ezkon berriei, jardunaldietako antolatzaileei (etxepeko presidente hautatu berriari?)... denei agurra dantzatzen zaie. Nork berea egin duenik ez dut ukatuko; badago gehiago ere merezi duenik. Baina kontua da nik jada ez diodala dantza horri esanahi berezirik hartzen. Higatuegia dago. Laster da poeta bat Aresti gogoan hartuz, eskatzen «ene hilarri aurrean ez dezala inork aurreskurik dantza...». [Non-text portions of this message have been removed]
RSS Feed