HERRIXA DANTZAN | 9 Feb 18:30
Picon

Zure sinadura dantzan.com-en alde

dantzan.com-eko zerrendakide guztioi:

Orain aste batzuk dantzan.com-en laguntzaile taldea osatzeko deialdia bidali genuen. Zuetako batzuk erantzun diozue deialdi horri eta taldea osatuta dago.

Orain, bagatoz dantzan.com laguntzeko lehenbiziko kanpainarekin: dantzan.com-en aldeko babes gutuna.

Zertan erabiliko da: dantzan.com elkartea dirulaguntza edo babesa eskatzera doan erakundeei aurkezteko, babes argumentu gisa.


NOLA SINATU dantzan.com-en ALDE?
  • Oso erraz. Beherago daukazu babes gutuna (testu laburra da), eta ondoren, zure izena eta datuak idazteko formularioa.
  • Formularioa bete eta egin klik "Submit" / "Bidali" / "Enviar" botoian
  • Formularioa bete dezakezu mezu honetan bertan, edo bestela, Google docs-en dagoen dokumentu orijinalera eramango zaituen loturan klik eginda (hau ere beherago daukazu, azalpen hauen ondoren).
  • Datu hauek dantzan.com-ek kudeatzen duen datu basean jasoko dira.
Oharra: formularioan telefonoa eskatu dugu erakundeen aurrean konfiantza argumentu bezala (nahi izango balute konfirmatu benetan sinatu duzula babes-gutuna); eta e-maila, gero zuei (sinatzen dutenei) kanpaina honen emaitzaren berri emateko.


EPEAK:
  • Bi epe daude. Bata, oso premiazkoa: OTSAILAK 16 (astebete). Gipuzkoako Foru Aldundiak eskatu digu oso epe laburrean aurkeztea sektorearen babes-gutuna, oraintxe ari baitira dirulaguntzak aztertzen (gero beranduegi izan daiteke).
  • Horren ostean ere, jarraituko dugu atxekimenduak jasotzen, datozen artean (baina lehen bait lehen hobe)

Aldez aurretik, eskerrik asko zure laguntzagatik.


Jarraian, babes-gutuna eta formularioa

If you have trouble viewing or submitting this form, you can fill it out online:
https://docs.google.com/spreadsheet/viewform?formkey=dF8xV0lFQmc1WG52ekdNYlRfUUM2d2c6MQ

dantzan.com-en aldeko babes-gutuna

Azpian sinatzen dugunok, honakoa adierazten dugu: Dantzan.com... ...dantzaren alorreko informazio iturri oparoa da. Dantza tradizionalari dagokionean, egunean egoteko erreferentzia. ...dantza tradizionalaren sektorearen bilgune da, etengabeko elikatzailea, sektorearen elkar-harremana eta kohesioa ahalbidetzen ditu, eta bere jarduerak dantzaren alorra dinamizatzen du. ... dantza tradizionalean etengabeko formakuntzarako baliabide da, eta dantza tradizionalaren kalitatea hobetzeko agente aktibo garrantzitsua. ...bakarra da. Betetzen duen zerbitzua ez du gaur egun beste inork hain modu eskuragarrian eta arinean eskaintzen. Horrenbestez: dantzan.com elkarteak eskaintzen duen zerbitzua oso baliagarria zaigu gure jarduerarako. Gure ustez zilegi da, eta beharrezkoa, dantzan.com zerbitzua diru publikoz babestea, euskal dantza tradizionalaren onerako. Elkarte baten izenean sinatzeko A atala; norbanakoaren izenean sinatzeko B atala.




--
HERRIXA DANTZAN
Euskal Herriko eta Europako plaza dantzak
Tel. 943 78 90 70


Gmane