Home
Reading
Searching
Subscribe
Sponsors
Statistics
Posting
Contact
Spam
Lists
Links
About
Hosting
Filtering
Features Download
Marketing
Archives
FAQ
Blog
 
Gmane
From: Eraiki Dantza Taldea <eraiki.dantza-W1vYLj0IHwRWk0Htik3J/w <at> public.gmane.org>
Subject: Gastefolk 2016
Newsgroups: gmane.culture.language.basque.dantzan
Date: Wednesday 20th July 2016 07:58:10 UTC (about 1 year ago)
Dantzan.com - Udako Ikastaroak 2016 Klasikoa: Iker Murillo eta Vitali
Safronkine
GAZTE FOLK: 20 URTE FOLKLOREAZ GOZATZEN 

Gazte Folk XX. edizioa iritsi da. 20 urtez, bai euskal folkloreaz bai
atzerriko folkloreaz gozatzeko aukera izan dugu. Uztailak 21etik 26ra,
Irun, Hondarribia, Etxalar eta Bera bisitatuko ditugu. http://www.festivalfolklorebidasoa.com/


TALDE PARTE-HARTZAILEAK 

"Eraiki dantza taldea" Gipuzkoa 

1978 inguru zen, Irungo Behobia auzoko gazte talde batek Eraiki Dantza
Taldea sortu zuenean, hasieratik Euskal Herriko folklorea bizirik
mantentzeko lanetan aritu den taldeetako bat izan dena. Antzezten duen
folklorea Euskal Herria osatzen duten 7 probintzietakoa da, garrantzi
handiena garaiko eta probintzia bakoitzeko jantziei eta musika
instrumentuei emanez. 1997an Eraiki Dantza Taldeak lehenengo Bidasoaldeko
Nazioarteko Gazteen Folklore jaialdia antolatu zuen, helburu nagusiena
munduko kultura eta ikuspuntu ezberdinak ezagutzea zelarik, horretarako
erabiltzen den tresna nagusia folklorea delarik. 

"Abkhazia dance ensemble" Georgia 

"Abkhazia" haur eta gazteen taldea 2011. urtean sortu zen, izen bereko
helduen taldearen oinarria izateko. Abkhazia taldea, nazioarteko hainbat
sari jasotako talde georgiarra dugu. Georgiako historiako hainbat epe
biltzen dituen errepertorioarekin, estilo bizi eta indartsu duten dantza
hauek, hainbat gai jorratzen dituzte euren koreografietan. 

"Lublin folk ensamble" Polonia 

Taldeak 1948. urtean du jatorria, Bigarren Mundu Gerra ostean sortu zen
Antzoki Publiko Gaztean. 1953. urtean, Lublin eskualdeko dantza eta musika
folklorikoa taldea izendatu izan zen, eta 1959. urtetik aurrera munduan
zehar bidaiatzen hasi zen. 1998. urtean bere gaur egungo izena hartu zuen,
Wanda Kaniorowaren "Lublin". 

"Soy del PerĂº" Peru 

Liman dagoen Santisimo Nombre de Jesus eskola katolikoan sortu zen. Eskola
honek dantzari garrantzia ematen dio, hezkuntzan duen eragin positiboan
sinetsiz. Dantzaren bitartez gazteetan elkarlanean arituz elkarbanaturiko
helburuak sustatzea dute helburu. Beraien errepertorioak Peruko
eskualdeetako ohiturak erakusten ditu. 

"Polisyanochka" Ukrainia 

Rivne hiriko kultur etxean egoitza duen Polisyanochka haur dantza taldea,
orain dela 25 urte sortu zen. Gaur egun, 200 haurrez osatuta dago eta bere
errepertorioa eskualdeko dantza tradizionalez eta herrialdeko dantza
nazionalez osatuta dago, beti ere musika ederrez hornitua. Taldeak hainbat
sari irabazi ditu bere herrialdeko jaialdietan, eta Lituania, Espainia,
Eslovakia, Polonia, Alemania eta Bulgariako jaialdietan parte hartu dut. 

KOLABORAZIO BEREZIA 

Aurten, XX. edizioa ospatzen dugunez, inaugurazio emanaldian Banda Musika
"Ciudad de Irun" izango dugu Zabaltza Plazako kioskoan, taldeekin batera
abesti bana jotzeko. Irungo banda musikako kideek aste batzuk daramatzate
herrialde bakoitzeko bidalitako abestiak entsaiatzen. Talde bakointzak,
beraien emanaldiaren amaieran eskainiko diguten abestia, banda musikarekin
joko dute. 

EKINTZAK 

Argazki lehiaketa 

Aurreko urtean bezala, aurten ere bi argazki lehiaketa izango ditugu.
AFI-ren laguntzaren bitartez, uztailak 21tik aurrera martxan jarriko dira
eta Facebook sare sozialaren bitartez, mugikorrekin ateratako argazkiak,
bertan ikusten joango gara. Sariak eta lehiaketaren oinarriak, webgunean
aurkituko dituzue. 

Gazte Eskola 

Gazte Eskola kanpotik etorritako taldeek eskainiko duten dantza tailerra
da. Aurten, Solas Jolas udalekuetako haurrekin batera, dantza tailerra
egingo dute Irungo leku ezberdinetan: Anzaran enparantzan Peru taldea
egongo da, Santiagoko frontoian Ukraina, alai txoko parkean Polonia eta
Georgia Puianan. 

Ekintza, ostiral goizean egingo da. 

Musikarien emanaldiak 

Kontzertu txikien bidez, Perutik, Ukrainatik, Poloniatik eta Georgiatik
etorritako musikariek, emanaldi txikiak egingo dituzte kale nagusiaren eta
foru kalearen zehar, ostiralean arratsaldeko 20:00etan. 

EGITARAUA 

Uztailak 21, osteguna 

20:15 Alberto Anguera plazatik abiatuta taldeen kalejira 

20:30 Udaletxean agintarien agurra 

22:00 Hasiera ekitaldia Zabaltza Plazan 

Uztailak 22, ostirala 

Gazte Eskola Irunen 

11:30 Anzaran plazan, Santiagoko frontoian, Alai txoko parkean eta Puianako
plazan 

Uztailak 23, larunbata 

Dantza tailerra 

11:30 Zabaltza plazan 

Uztailak 24, igandea 

12:45 Etxalarreko frontoian emanaldia 

20:00 Amaia Kultur Zentroan, jaialdiaren amaiera Irunen 

Uztailak 25, astelehena 

20:00 Bera, herriko plazan emanaldia 

Uztailak 26, asteartea 

19:30 Hondarribia, Maddalen auzoan emanaldia 

Informazio gehiagorako: www.festivalfolklorebidasoa.com 

Ortzi Balda:
prensa-OJaVI6Quw/91zORmDHP4E/[email protected]
 
CD: 3ms