Iban Arantzabal | 10 Nov 23:31
Favicon
Gravatar

Re: [eibar] Flipatuta nago...

>
> Gaur egon naiz Kazetaritza Kongresuko 3 saio entzuten. Bide batez, txostenen CD-a
> hartu dut, ze antolatzaileek ez dute dezentziarik izan txostenak Interneten
> jartzeko.
>
> Etxera ekarri, gauez ireki, eta batzuei errepasoa eman diet. Josu
> Landarena ireki dudanean, flipatuta geratu naiz: nik esan nahi nuen gauza berak
> esan ditu, baina hobeto esan... Eta gauza gehiago esaten ditu, orain irakurri
> ditudanean neuk *esan nahi nituela* konturatzen naizena...
>
> Nire blogean atalka kargatu dudan nire interbentzioaren (
> http://www.eibar.org/blogak/luistxo/eu - Bitartekaritzarik gabeko
> kazetaritza) ildoak eta ideiak ikusi ditut errepikatuta Josurenean, baina hobeto
> adierazita, izen propio gehiagorekin... tartean Eibartarrak zerrenda aipatzen da,
> eta Eibar.org-eko blogak ere bai. Izen propioetan errore bat portzierto: Gabi
> Araolaza ;-) Fofo eta Miliki falta ja ja ja
>
> Nik ostiral goizez ematen dut nirea Euskaldunan. Berak arratsaldez. Aldrebes
> beharko luke izan, bereak hartuko duelako "errepikakor" itxura horrela, eta
> nireari zegokion paper hori.
>
> CD-tik ateratakoa hona kopiatzen dut, baimenik eskatu barik eta hala, por el
> morro. PDF batetik atera dut, eta hala hola dago lerro mozketa-eta:
>
>
> ---
> Informazioaren gizartea?
>
> josu Landa

Jo, oso ona da. Eta egia da gauza asko igualak esaten dittuela Luistxok eta josuk.
Josurenian aittatzen dittu neretzako oso gertuko diran gauza asko: Eibartarrak,
Sustatu, Joxe Arantzabal, kazetarixek ez dauken sena... jo, goiena.net ere aipatzen
dau... Eta aurrerago esaten dau Iban Arantzabalek zuzenduko dotsala akaso zerbait...
Bai zera!  asko gustatu jata idatzi dabena eta guztiz ados nago Josuk idatzi
dabenarekin. Nik pantaillan irakurri dot, baina paperian inprimatu eta irakurtzekua.
Eskerrik asko Josu ez haiz ez edozelako berbalapikua.

Iban

_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: eibartarrak@...

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: eibartarrak-leave@...

Gmane