Garikoitz Araolaza | 11 Nov 15:29

Re: [eibar] Flipatuta nago...

Mikel Elorza wrote:

>Pixkat "flipatuta" ni nago, zu bezalako nabigadore batek halako deskuidoa...
>Edo ez da deskuidoa izan eta isildu egin duzu?
>  
>
Kaixo Mikel,

Esan dezagun diplomazioa ez dela Luistxoren fuertea, baina berak 
esandakoan arrazoia dauka:

>Gaur egon naiz Kazetaritza Kongresuko 3 saio entzuten. Bide batez,
>txostenen CD-a hartu dut, ze antolatzaileek ez dute dezentziarik izan
>txostenak Interneten jartzeko.
>
Berria ari da txostenak sarean jartzen itxura batean. Nik ere ez nuen 
ezagutzen helbide hori. Gainera, eguna pasatu eta gero jartzen dituzte, 
zuk esan bezala, eta hori Kongresura joan den edonork egin lezake, CD-a 
eskuan izanda.

Itxura batean hori ez dute antolatzaileek egin, eta hori da berak esan 
duena.

Luistxo beste gauza batek asaldatzen du agian (askotan entzun diot 
horren inguruan kaguenka):

Nola XXI. mendean, gure komunikazio prozesu gehienak paperera begira 
egiten jarraitzen diren. Azkarrago aterako da paperezko liburua 
(maketatzaile, inprenta, banaketa eta abar guzti horiekin), Interneten 
lau PDF kargatu baino.

Kasu honek adibiderako balio du, kazetaritzari buruzko kongresua izanik, 
gainera testu definitiboak 4 hilabete lehenago entregatu behar bait 
ziren (Seguruenez maketatzaile eta inprentako lagunei denbora emateko, 
je je...). Berriz ere Internet azkena (nahiz eta lehena izan zitekeen).

Gari

_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: eibartarrak@...

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: eibartarrak-leave@...

Gmane