Luistxo Fernandez | 15 Nov 11:46
Gravatar

Re: [eibar] Flipatuta nago...

Markosek:

>Niri berriz Josu Landaren pasarte hau egin zait bereziki garrantzitsu eta
>hunkigarri:
>
> >Klaudio Landa edo Aurkene Iturriotz kazetari direnik
> >kolokan jartzea nekez onartuko dizu kazetaritzaren
> >inteligentsiak, baina nonbait Markos Zapiain edo Xabier
> >Mendiguren Elizegi kazetari litezkeenik esatea ez da zilegi.
> >Ez dut arrazoia ondo ulertzen baina. Beharbada kazetari
> >horiek segituko dute pentsatzen gaur egun euskal prentsan
> >dauden informazio foko garrantzitsuenak kronikak direla,
> >eta ez, esate baterako, iritzi artikuluak.

Josu Landari beste gauza interesgarri bat entzun nion Kongresuan ostiral 
arratsaldean. Bere hitzaldia amaitzean, kafetegian elkartu ginenean.

Batetik, bere hitzaldian, neurean ez bezala, posta-zerrendak aztertu zituen 
Josuk, nonbait 'Eibartarrak' zerrenda honen jarduna 'hedabide' eta 
'kazetaritza' kontzeptuetatik gertuago ikusten du Landak, neuk baino 
(aipamen sorta bat kargatu dut Eibar.org-en
http://www.eibar.org/38 )

Beste alde batetik, euskarazko komunikazioan benetako hito batzuk 
Interneten gertatzen ari direla uste du Josuk, inork kasurik egiten ez dien 
arren. Bere berbetatik:

>susmoak nauka Joxe Arantzabalek «Minbizia dudala esan didate medikuek» 
>idatzi zuenean, informazio zientzien esparru autonomoan aro berria ez ote 
>zen zabaldu.

Kafetegian, gero, bere ustez beste hito bat izan dena aipatu zigun:

- Hondarribiko Jokinen kasua aipatu zuen lehen medioa Eibartarrak izan zen, 
Markos Zapiain. "Egunen batean norbaitek historia hori kontatu beharko du", 
halako zeozer ere entzun nion, eta serio ari zen, Jokinen inguruan ez 
zebilen ironiaz, ez delako horretarako gaia.

Hauxe da mezu hori, 
http://postaria.com/pipermail/eibartarrak/2004-September/001242.html

Neure testuetan ageri ez den beste komentario gehigarri bat egin nuen 
hitoen kontu honetan. Hitzaldia baino lehenago norbaitek aipatu zidan, 
enfin, orain Euskadi Sioux erakusketa, tesina eta gogorakizun 
inportanteetarako gaia bada, akaso Etiam bloga ere izan zitekeela urte 
batzuk barru. Ba bai, izan daiteke.

Luistxo 

_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: eibartarrak@...

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: eibartarrak-leave@...

Gmane