Elena Laka | 27 Aug 18:38

[eibar] eibar.org-erako dirulaguntzak

Abuztuaren erdialdera iritxi zen Gipuzkoako Diputazioaren dirulaguntzen jakinerazpena.
Guztira 4.741,00 euro ematen dizkiote "Eibar.org internet eta teknologia berriak sustatzeko elkartea"ri urteko jardueretarako:
1. Posta zerrenda
2. Interneteko ekimenak indartu
3. Teknologia berriak euskaararekin zerikusia duten ikastaroa antolatu
4. Kalamuako Parlamentua kaleratzeko.
 
Jakinerazpena betetzen hasi bada, honez gero 2.844 euro egon behar dira kontuan (Garik jakingo du), hau da, dirulaguntzaren%60a. Gainerakoa, ekimenak egin direla egiaztatzen denean.
 
Abuztuko nagiak astintzen.
 
Elena
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   Eibartarrak-request@...
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Gmane