4 Sep 12:31
[eibar] Gabonzarretan opor sujerentziak
From: Luistxo Fernandez <luistxo@...>
Subject: [eibar] Gabonzarretan opor sujerentziak
Newsgroups: gmane.culture.language.basque.eibartarrak
Date: 2008-09-04 10:33:26 GMT
Subject: [eibar] Gabonzarretan opor sujerentziak
Newsgroups: gmane.culture.language.basque.eibartarrak
Date: 2008-09-04 10:33:26 GMT
Laguntza eskatzeko putzua, Eibartarrak zerrenda ea ba Gabonzarra, urtebarri, etxetik urrun nahiago. Azken bi urteetan Kanarietako bi hoteletan igaroak. Aldatzeagatik-edo, sujerentziak eskatzera nator. - Kanariak barik, izan daiteke beste leku playero bat - edo hiri bat: Baina hiri europar batean, ordea, badago zer ikusi edo egin eskaparateak begiratzeaz aparte abenduko egun ilun eta hotzetan? - ezinbestekoa da piszina beroa: adibidez hau ez da Kanarietan ere ia inon lortzen, piszina guztiak kanpokoak dira, eta ura hotz samarra egon leike. Ez du balio. Piszina estalia komeni da, edo agerikoa bada berotutakoa, ume eta nagusientzako. - hegazkina bale, baina ez munduaren beste puntara joateko, ze 5-6 egunetarako ez du merezi. - prezioetan, tira, merke ez dago hau lortzerik; hiper-luxua igual ez, baina gama ertain-altua kontsideratzeko prest. Hori bai, gabonzarreko kotilloi derrigorrezkotik libratzeko aukera nahiko genuke. Mila esker aldez aurretik Luistxo _______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: Eibartarrak-request@... izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
RSS Feed