Luistxo Fernandez | 1 Apr 16:50

Eibartarrak, talde eraginkorra

Leirek:
>Milla esker guztiori!

ez horraittiok

>Ikusi dot talde hau
>benetan eraginkorra dana!

Laster sei urte beteko ditu. 7500 mezu Yahoo-n pilatuta, aurretik eGroups 
eta aurretik Makelist zeritzon zerbitzu honetan.

Aurrera egiteko momentu bat.

1. Zerrenda

Esan diezaiogun agur Yahoo-ri, eta goazen, artxiboez kargaturik, harpidedun 
eta guzti, software libre eta euskaldunera.
Trasladatu dezagun eibartarrak Postaria.com-ek darabilen azpiegiturara. 
Ikus http://www.postaria.com

Urtean gastutxo bat edukiko du, baina ez oso handia (100 bat euro).
Aukera gehigarriak ere izan ditzake: Google bidez bilaketa zehatzak egiteko 
aukera Eibartarrak-en artxiboetan (orain oso murriztua dago aukera hori 
Yahoon).

--------
2. Webgunea

Eibar.org ere sortu genuen, eta hor daukagu estankatuta. Baina hosting eta 
email arazoak zirela eta, ostatatze zerbitzua aldatu genuen, eta orain 
USAko bazterren batean dago, azpiegitura oso interesgarri baten gainean. 
Uste dut, baietz, Eibar.org-i ere bultzadatxo bat eman dakiokeela. Nola? 
blog-gintzaren eskutik.

- Adibidez: Dokumentazio jenerala pilatzeko toki komun bat bazkideentzat, 
eta gero blog pertsonala nahi duen eibarnauta bakoitzak. Estruktura gutxi, 
baina bakoitzak bere txokoa eta bere martxa izateko aukerarekin. 
Amatiño-Blog, Txikillana-Blog, Leire-Blog... Luistxo-Blog martxan dago jada 
Interneteko beste bazter batean. Nahi duenak blog-a, izan beza, eta ez 
duenak nahi, ba ez.

Blog publikazioa inoiz baino errazagoa izango litzateke. Mezu bat bidali 
helbide batera, eta taka! argitaratua zure webgunetxoan.

-----
3. Zerrenda + Webgunea + Blog-gintza...

Zerrendako mezuak blog espezifiko batera ere ekar zitezkeen... artxibo 
gehigarri gisa balio dezan. Bide batez, XML bidezko informazio jarioa ere 
emango luke gure taldeak Interneten... Zer da rollo hau? erreferentzia pare 
bat:
<http://www.sustatu.com/1078930682>http://www.sustatu.com/1078930682
http://www.bloglines.com/public/euskaraz
Egiazki, rollo bat da, eta astuna gainera, baina rollo inportantea, sinistu!

---
4. Elkartea

Eibar.org elkarteak gutxienez balio behar du bada, urtean afaritxo bat 
egiteko, ezta? Kontu hauek komentatzeko ere elkartu beharko ginateke. 
Aurtengo udaberrian, Eibartarrak zerrendak urrats inportantea eman behar 
du. Sei urte beteko ditu. Ez da hain umea jada. Gauez ez du jada txixa 
egiten. Konfiantza eman behar diogu.

---
zer deritzozue?

Luistxoo


Gmane