Joan Mari Iriondo | 3 Dec 11:09
Favicon

Re: por cordadas

Horiek ere "soka bereko" taldeak izango dira, ezta hala?

-----Jatorrizko mezua-----
Nork: itzul-bounces@...
[mailto:itzul-bounces@...] Noren
izenean: Ander Altuna
Bidaltze-data: miércoles, 03 de diciembre de 2008 10:55
Nori: ItzuL
Gaia: Re: [itzul] por cordadas

Txapelketa bat izanik, pentsatzekoa da bi laguneko kordadak izango 
direla, baina kordadak ez dira beti bi lagunekoak, askotan hiru 
lagunekoak ere izaten dira batez ere mendiko eskaladan.

Txapelketa bat kordadaka antolatzea zehatz-mehatz zer den ez dakidan 
arren, nire ustez izan daiteke kordada osoa kontua izatea, hau da, bide 
jakin bat kordada bateko kide guztiek amaitu behar izatea (ez soilik 
batek) edo kordada bateko kide guztien denbora kontuan izatea.

jon-agirre@...(e)k dio:
> Eskalada banaka egin beharrean binaka egiten dutela, elkarri sokaz lotuta.
>
> Jon
>
>
> -----Jatorrizko mezua-----
> Nork: itzul-bounces@...
[mailto:itzul-bounces@...] Noren
izenean: Edurne
> Bidaltze-data: asteazkena, 2008.eko abenduak 3 10:27
(Continue reading)

jon | 2 Dec 11:51
Favicon

Re: Logaritmoak

Logaritmo a-oinarrian b berdin x (hots, b berdin a ber x).

Azpi-indizeak eta goi-indizeak ezin ondo adierazi eta begiratu hemen:

OINARRIZKO ERAGIKETA MATEMATIKOEN
HITZEZKO ADIERAZPIDEA
Martxel Ensunza, Fisika Teorikoa eta Zientziaren Historia Saila, EHU
Jose Ramon Etxebarria, Fisika Saila, UEU
Jazinto Iturbe, Kimika Fisikoa Saila, EHU

http://www.ejgv.euskadi.net/r46-518/eu/contenidos/informacion/dia6_sigma
/es_sigma/adjuntos/sigma_22/5_Oinarrizko_Eragiketa.pdf

(Ez dakit tiny horietarikoak egiten)

-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces@...
[mailto:itzul-bounces@...] En
nombre de Itzuliz Itzulpen Zerbitzua
Enviado el: martes, 02 de diciembre de 2008 11:43
Para: itzul@...
Asunto: [itzul] Logaritmoak

Kaixo: nik ahaztuxeak ditut. Hara: log 25/10, nola irakurri behar dugu?

25en logaritmoa zati hamar, ala
25 zati 10en logaritmoa

Mila esker

(Continue reading)

Kulturgintza | 1 Dec 17:38

La Avanzada

Arratsalde on

Leioatik Getxora doan errepide horrek euskaraz izenik al du? Zein? Bestela euskarazko testu batean nola
eman behar da, Avanzada errepidea?
Mila esker.

Kulturgintza-AEK
Itzulpengintza eta Zuzenketa lanak
Bartzelona kalea 28, 01010
945-197744
Gasteiz

Re: presente continuo

I am baja-ing, Amaia, baina inork erantzuten ez dizunez...

Nahaste handia dabil, Euskaltzainditik hasita, eta ez terminologian bakarrik
, aspektu puntukariaren eta jarraituaren artean. Biak dira, ustez,
terminologiak terminologia, burutugabeak (inperfektuak, alegia), baina
puntuaren eta lerroaren alde bera dute. Indikatibozkoetan:

puntukaria (une puntual batean): hor ikusten dut (=dakusat)     // hor dakar
jarraitua (prozesua bere irautean): ikusten ari naiz // ekartzen ari da
burutugabe arrunta (*bolada *bat, segida-segidan nahiz ekintzaren
errepikapenez): nonahi/etengabe ikusten dut // laguna ekartzen du
Zure hori, beraz (I am/was studying), "orainaldi/lehenaldi jarraitua" da,
nire iritziz.

2008/11/27 Amaia Apalauza <amaiabai@...>

> Arratsalde on:
>
> Ingelesezko 'to be' aditza + -ing aditza egiturari esaten zaio "presente
> continuo" (I am studying). Hainbat modutara ikusi dut hori euskaraz:
> orainaldi puntukaria, orainaldi etengabea, orainaldi jarraia, orainaldi
> jarraitua, orainaldi burutugabea, orainaldi ez burutua...
>
> Zer deritzozue?
>
> Amaia
>
>
>
>
(Continue reading)

Gotzon Egia | 28 Nov 14:21
Favicon

Re: Wordfast barnean dokumentua garbitzeko

> Dokumentu bat garbitzeko ematen diodanean, honako mezua agertzen
> zait:
> 
> !!!Document in revision mode - could not be cleaned up!!!

Iñakik esan duen bezala, lehenik aldaketa guztiak onartu Word-en 
(Tresnak, Aldaketen kontrola, Onartu aldaketa guztiak), baina gero 
Aldaketen kontrola desgaitu behar duzu (Ctrl+Maiuskula+E).

Orduan utziko dizu dokumentua lasai garbitzen.

--

-- 
Gotzon Egia
gegia@...
43º 19' 13.5" N 1º 57' 50.4" W

Eneko Gotzon Ares | 28 Nov 03:31

Re: concha acústica


On 27/11/2008, at 17:06, Edurne wrote:

> elemento fundamental en el sistema ecodinámico de un auditorio…

Uste dut <oskol [maskor, kusku…] akustiko>-k ondo azaltzen dutela  
egitura horren funtsa.

Irudiak: <http://images.google.com/images? 
hl=en&client=safari&rls=en&q=%22concha+ac%C3%BAstica% 
22&um=1&ie=UTF-8&sa=N&tab=wi>.

Azalpenak:
<http://pt.wikipedia.org/wiki/Concha_Ac%C3%BAstica>.
<http://www.avant-scene.eu/conchas-acusticas.html>.
<http://www.avant-scene.eu/conchas-acusticas.html#Concha>.
Garbiñe Mendizabal | 27 Nov 14:04

Re: pelikula euskaraz

Eskerrik asko berriro ere. 

-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces@...
[mailto:itzul-bounces@...] En nombre de Garikoitz Etxebarria
Enviado el: jueves, 27 de noviembre de 2008 13:50
Para: ItzuL
Asunto: Re: [itzul] pelikula euskaraz

Egun on:

http://www.imdb.com/title/tt0393162/

http://www.imdb.com/title/tt0105812/   beste bat .

Link honetan   
http://answers.yahoo.com/question/index?qid=20080914052953AAn309a

Kirol arlo horretako    film onenak,    erantzulearen  eretziz.

xabier-pascual@... escribió:
> Eta nerabeentzakoa, badago beste bat, berriagoa, Samuel L. Jacksonek 
> entrenatzailearen papera egiten duena. Izena ingelesez dago eta ez dut 
> gogoratzen (etxean begiratuko dut, interesa baduzu).
>
> Xabier Pascual Jimenez
>
> Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritza
> Eusko Jaurlaritza
> 945 01 90 56
(Continue reading)

Garbiñe Mendizabal | 27 Nov 12:35

pelikula euskaraz

Egun on, 

Saskibaloiarekin zerikusia duen pelikula bota nahi dute Eguberrietako programan euskaraz.

Norbaiti okurritzen al zaio izenbururik? ETBra ere deitu dut, baina pelikularen izena behar dute
saikatzeko garaian gaika ez dituztelako sailkatzen pelikulak.

Galdera bitxia da, baina lehen bezala geratuko naiz, okerrenean.

Eskerrik asko

Garbiñe

martin | 26 Nov 13:38
Favicon

Re: Carta de las Ciudades y Pueblos Europeos hacia laSostenibilidad

Beste hizkuntza batzuen ordaina ikusita, nik lehenengoa aukeratuko nuke: "Europako Hirien gutuna
garapen iraunkorraren bila".

	"Charter of European Cities and Towns towards Sustainability"
	"Charta der Europäischen Städte und Gemeinden auf dem Weg zur Zukunftsbeständigkeit"
	"Charte des villes européennes pour la durabilité"
	"Carta delle citta europee per un modello urbano sostenibile"

Beste aukera bat "... iraunkorraren alde" izango litzateke, eta horrek joko gehiago emango luke
aipamenetan-eta izena atzetik jartzeko: ". garapen iraunkorraren aldeko Gutuna" (eta ez "... garape
iraunkorraren bilaKO Gutuna"*)

Martin Rezola

-----Jatorrizko mezua-----
Nork: itzul-bounces@...
[mailto:itzul-bounces@...] Noren izenean: De Vicente
Arbeloa Patxi
Bidaltze-data: miércoles, 26 de noviembre de 2008 13:01
Nori: itzulist (E-mail)
Gaia: [itzul] Carta de las Ciudades y Pueblos Europeos hacia laSostenibilidad

Ingurumenari buruzko testu batean agertu zait, eta hainbat kontsulta egin ondoren, ikusi dut hainbat
modu ezberdinetan eman dutela Udal batzuen web orrietan. 
Besteak beste, ondokoak topatu ditut:

	- Europako Hirien gutuna garapen iraunkorraren bila
	- Europar hirien gutuna garapen jasangarriaren gainean
	- Europako hiri eta herri iraunkorren konferentzia
	- Europako Hirien Jasangarritasunerako karta 
(Continue reading)

karlos_del_olmo | 25 Nov 09:27
Favicon

Suspended triad (4th), triada suspendida de 4ª


Euskaraz triada horri zelan deritzoten badakizue? Eskerrik asko!

Karlos del Olmo
karlos_del_olmo@...
943424286

KIXMI | 23 Nov 13:59

Re: Jabetza intelektualaren eskubide - Jabetza intelektualeko eskubide - Jabetza intelektualerako eskubide

Nire ustez, hirurak dira zuzenak, baina badirudi zuri gustatzen ez zaizun
aldaera hori zabalduena dela (Interneten behintzat; Euskaltermen lehen biak
ageri dira).
Hori izan bada itzultzailearen hautua, eta beste arrazoirik izan ezean, nik
ez nuke aldatuko.

-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces@...
[mailto:itzul-bounces@...] En nombre
de joseba
Enviado el: igandea, 2008.eko azaroak 23 11:47
Para: itzul
Asunto: [itzul] Jabetza intelektualaren eskubide - Jabetza intelektualeko
eskubide - Jabetza intelektualerako eskubide

Testu bat zuzentzen ari naiz eta itzultzaileak Jabetza intelektualeko
eskubide erabiltzen du. Niri ez zait gustatzen, baina ez daukat oso garbi
zer jarri
Jabetza intelektualaren eskubide - Jabetza intelektualeko eskubide - Jabetza
intelektualerako eskubide

Aurretik eskerrak emanez

--

-- 
Beste barik

Joseba Berriotxoa

946732769

(Continue reading)


Gmane