Arkaitz Zubiaga | 17 Nov 12:49
Favicon
Gravatar

Re: zenbait herrialdeen izenak euskaraz

Kaixo Julen,

Horietako gehienak uharteak dira, eta ez dira Euskaltzaindiaren munduko 
herrialdeentzako 38. arauan agertzen, menpeko lurraldeak direlako, baina 
bai ordea 'Mundu zabaleko uharte nagusiak' deritzon 70. arauan [1]. 
Gehienak agertzen diren arren, baliteke bat edo beste ez agertzea; kasu 
horietarako Wikipedian sarean bilatu ondoren adostu ditugunak har 
ditzakezu erreferentzia moduan [2].

Arkaitz

[1] http://www.euskaltzaindia.net/arauak/dok/Araua_0070.pdf
[2] http://eu.wikipedia.org/wiki/ISO_3166-1

Julen(e)k dio:
> Egun on!
>
> Ea norbaitek laguntzen didan ondorengoekin, ez ditut inon topatu:
>
> South Georgia and the South Sandwich Islands
> British Indian Ocean Territory
> Cayman Islands
> Norfolk Island
> Saint Pierre and Miquelon
> Svalbard and Jan Mayen
> Sao Tome and Principe
> Turks and Caicos Islands
> French Southern Territories
> United States Minor Outlying Islands
> British Virgin Islands
> U.S. Virgin Islands
>
> Eskerrik asko aldez aurretik!
>
> Julen.
>
>   


Gmane