17 Nov 17:06
Re: zenbait herrialdeen izenak euskaraz
From: Arkaitz Zubiaga <arkaitz@...>
Subject: Re: zenbait herrialdeen izenak euskaraz
Newsgroups: gmane.culture.language.basque.itzul
Date: 2007-11-17 16:06:23 GMT
Subject: Re: zenbait herrialdeen izenak euskaraz
Newsgroups: gmane.culture.language.basque.itzul
Date: 2007-11-17 16:06:23 GMT
Wikipedian dauden izen gehienak Euskaltzaindiaren 38. eta 70. arauetan ere agertzen dira, eta bertatik hartutakoak dira. Agertzen ez diren gutxi batzuen izenak sarean eta aukera izan dugun erreferentzietan bilatu ditugu; guk ez geneukan EIMAren liburuxka horren berri, eta horrexegatik ez dugu bertara jo. Dena dela, bila aritu naiz, eta ez dut sarean ezer aurkitu. Inork horretaz zerbait baldin badaki, eskertuko nuke jakinaraztea. Fidakortasunari dagokionean, inork akatsik ikusi badu, eskertuko nuke horretaz jakinaraztea, edo zuzenketa egitea, Wikipedia guztion artean egiten baitugu fidagarri. Bestela, Wikipediako izenak erabakitzerakoan beti saiatzen gara Euskaltzaindiaren arauak eta existitzen diren erreferentziak jarraitzen, Frantziako departamenduen arauan egin zuten eguneraketa kaxkarra salbu. Arkaitz Amaia Lasheras(e)k dio: > EIMAk argitaratutako Onomastika izeneko liburuxkarekin > batera datorren CDan aurkituko dituzu horietako > gehienak. Uste dut Interneten ere lor daitekeela > liburuxkaren edukia (eta CDarena), baina ez naiz > helbideaz oroitzen. Nire ustez, Wikipedian agertzen > diren izenak baino fidagarriagoak dira horkoak. > > Amaia > > > > ______________________________________________ > Pregunta, Responde, Descubre. > Comparte tus consejos y opiniones con los usuarios de Yahoo! Respuestas > http://es.answers.yahoo.com/info/welcome > >
RSS Feed