18 Nov 13:22
Re: zenbait herrialdeen izenak euskaraz
From: Mikel Morris <mmorris@...>
Subject: Re: zenbait herrialdeen izenak euskaraz
Newsgroups: gmane.culture.language.basque.itzul
Date: 2007-11-18 12:22:08 GMT
Subject: Re: zenbait herrialdeen izenak euskaraz
Newsgroups: gmane.culture.language.basque.itzul
Date: 2007-11-18 12:22:08 GMT
Hala ere, ez nago ados EIMAk argitaratutako Onomastika izeneko liburuxkan agertu diren zenbait izenekin. Barkatu betiko gaia ateratzen badut, baina egin zuten gehiena, Elhuyarren gauzak -- perlak zein txorakeriak -- kopiatzea izan zen. Jakina, Elhuyarreko jende asko tartean dagoelako. Beraz, "Makiavelo", "Vespuzio", "Anberes", eta "Joan Kalbin" bezalako astakeria galantak inposatu nahi dituzte eta euskaldun arruntak isilik daude, axolarik gabe, ezer ez eztabaitatzeke, ezer ez esan gabe, ezer ez arduratu barik. Egia esan, oro har, axolagabekeria jaun eta jabe da euskaldungoan, Keith Johnson bezalako kalamidadeek iraintzen ez duten bitartean. Bitartean, "Joan Kalbin" tankerako itxuragabekeriak batzorde itxi batean erabakitzen dira, inolako funtsik gabe. Zorionez, Euskaltzaindiak ez ditu izen horiek erabaki oraindik baina beldur naiz, EIMAren "Onomastika light " horrengatik, euskañolaren bidea hartuko ote duten . Eta gero galdetzen dute zergatik euskarak ez ote duen espero den aurrerapauso handirik egin gizartean. Noiz aterako da euskal unibertsoa gaztelaniaren orbitatik? Gauzak orain arte jarraituz gero, datorren mendeko otsailaren 30ean edo 31ean. Etsita nauka la cultura baskak, baina datozen belaunaldietan erabakiko da, azkenean, euskararen patua. Bitartean, gaztelaniaz hezitako jendeak agintzen du euscalginchan, Iparraldeko jendearen kalterako. Hala ere, nire hiztegietan, joera bitak sartuko ditut, bai euspañola, bai euskara zaindua (Euskaltzaindiak babesten duena, jakina). Bitartean, jakina, besteek, neurri handian, esfortzugabeko euspañola edo euspainola soil-soilik sartuko dute, besterik ezin dutelako. Pena da, baina ez dute erantzungo ez eztabaidatuko, itzulist ez baita "forum" bat hori egiteko (eta ez dago inon gainera). Seguraski, betikoek erasoko didate betiko argudioekin, betiko irainekin eta ez diet, ez, erantzungo baina modu onean erantzuten didatenei bai erantzungo. Noizean behin, zenbait gauza plazaratu behar dira konformismo ergelari aurre egiteko. Bakea izan bedi zuekin. On 07-aza-18, at 09:22, gegia@... wrote: >> EIMAk argitaratutako Onomastika izeneko liburuxkarekin > batera datorren CDan aurkituko dituzu horietako > gehienak. Uste dut Interneten ere lor daitekeela > liburuxkaren edukia (eta CDarena), baina ez naiz > helbideaz oroitzen. > > > Onomastika liburuxka: > http://tinyurl.com/2y6oem > > Onomastika zerrendak: > http://tinyurl.com/2exr6k > > Biak EHUko Euskara Zerbitzuaren webgunearen barruan dira: > http://www.euskara-errektoreordetza.ehu.es/p076-11752/eu > > -- > Gotzon Egia > gegia@... > 43º 19' 13.5" N 1º 57' 50.4" W
RSS Feed