19 Nov 10:47
ER: zenbait herrialdeen izenak euskaraz
From: Juan Garzia Garmendia <svrinsjg@...>
Subject: ER: zenbait herrialdeen izenak euskaraz
Newsgroups: gmane.culture.language.basque.itzul
Date: 2007-11-19 09:47:39 GMT
Subject: ER: zenbait herrialdeen izenak euskaraz
Newsgroups: gmane.culture.language.basque.itzul
Date: 2007-11-19 09:47:39 GMT
Eta, bide batez, eta eskuliburuetara jo beharrik gabe, (inork ez al du esan behar?; non zaude, Jon?), mezuaren izenburuko "zenbait herrialdeen" hori euskararen gramatika arruntak berak debekatzen du noski. Alegia, askotan bezala, bonbila baten kolore-ñabarduraz bizi-bizi eta bero-bero eztabaidatzen ari garen bitartean (toponimo bat), oinarrizko sistema elektrikoak egiten digu huts (joskerak), gu beste alde batera begira gaudela. Altubek iragarri zigun gaitza hori, eta horra: gero eta hitz jator-txukunagoz, gero eta hizkuntza zabarragoa darabilgu, eta hitzaren profesionalok gerok ere ardurarik ez. Tira: pentsa dezagun tekla baten hutsa dela, eta ez neurona batena. -----Jatorrizko mezua----- Nondik: itzul-bounces@... [mailto:itzul-bounces@...]Honen izenean: gegia@... Bidalia: igandea, 2007.eko azaroak 18 09:22 Nora: itzul@... Gaia: Re: [itzul] zenbait herrialdeen izenak euskaraz > EIMAk argitaratutako Onomastika izeneko liburuxkarekin batera datorren CDan aurkituko dituzu horietako gehienak. Uste dut Interneten ere lor daitekeela liburuxkaren edukia (eta CDarena), baina ez naiz helbideaz oroitzen. Onomastika liburuxka: http://tinyurl.com/2y6oem Onomastika zerrendak: http://tinyurl.com/2exr6k Biak EHUko Euskara Zerbitzuaren webgunearen barruan dira: http://www.euskara-errektoreordetza.ehu.es/p076-11752/eu -- Gotzon Egia gegia@... 43º 19' 13.5" N 1º 57' 50.4" W
RSS Feed