9 Jul 13:30
Re: Marra Hiztegi Batuan
From: jabier <euskara@...>
Subject: Re: Marra Hiztegi Batuan
Newsgroups: gmane.culture.language.basque.itzul
Date: 2008-07-09 11:30:05 GMT
Subject: Re: Marra Hiztegi Batuan
Newsgroups: gmane.culture.language.basque.itzul
Date: 2008-07-09 11:30:05 GMT
El 09/07/2008, a las 13:08, karlos_del_olmo@... escribió: > Baten batek badaki, argiro, zein diren arauak edo irizpideak marra > jartzeko > orduan? Hau da, "esku-hartze", baina "habitu(-)hartze", "parte(-) > hartze"... > Jabetzan dudan neurona bakarra lehertu beharrean daukat arau mailako > hiztegiko tripak ikasi guran! Erantzunik ez daukat, Karlos; baina zurea egoki-egoki datorkit, plazaratzeko atzo bertan sortu zitzaidan zalantza bat, marratxoarekin zerikusia duena: 'arrantza-ontzi' ematen du Hiztegi Batuak eta ez 'arrantza(-)ontzi'. Mota horretako hitz elkarketetan (hitz-elkarketetan?) marratxoa erabiltzearen aldeko zantzutzat hartu behar da, ala hitz pare jakin horri baizik ez dagokio? Bidenabar, Sarasolaren Euskal Hiztegiak 'arrantza ontzi' proposatzen du, marratxorik gabe. Niri ere, Karlos, oso nahasgarri egiten zait marratxoaren inguruan daukagun araudia. Ondo-ondo bizi. Jabier Zabaleta Orioko Udaleko euskara teknikaria 943 83 03 46 __________________ E-mail helbide berria: euskara@...
RSS Feed