11 Jul 09:10
Re: Marra Hiztegi Batuan
From: Aitor Lizarazu <euskera.zu@...>
Subject: Re: Marra Hiztegi Batuan
Newsgroups: gmane.culture.language.basque.itzul
Date: 2008-07-11 07:10:38 GMT
Subject: Re: Marra Hiztegi Batuan
Newsgroups: gmane.culture.language.basque.itzul
Date: 2008-07-11 07:10:38 GMT
Egun on Alfontso, Aitor Lizarazu naiz eta Zumarragatik idazten dizut. Eskerrak eman nahi dizkizut lehenik zure marratxoaren inguruko mezuagatik. Zalantzak norberarenak bakarrik ez direla jakiteak eta arazoen/kontraesanen inguruko azterketak laguntzen du. Bitan irakurri dut mezua eta oso argi eta erraz irakurtzen den arren zalantza zehatz bat geratu zait. Honela diozu: "Horiekin batera, harrigarria da ?hats(-)hartze? agertzea, marratxoa aukeran duela. Nork idatziko du ?hatshartze?? Ez da oso logikoa." Nire galdera da, 'hats(-)hartze' Euskaltzaindiaren 25. araueko 'sudur(-)luze' taldekotzat hartu daiteke? Nik uste nuen 'hats hartze' edo 'hats-hartze' aukerak zituela. Ziur asko oraindik ez dut erabat ulertu kontua. Hala ere berriz eskerrak zure mezu argigarriagatik. Aitor Lizarazu Zumarragako Udaletxea euskera.zu@... ----- Original Message ----- From: <alfon@...> To: <itzul@...> Sent: Thursday, July 10, 2008 5:23 PM Subject: Re: [itzul] Marra Hiztegi Batuan (Goizeko 10etan bidali dut mezu hau, baina ez da atera. Horregatik bidaltzen dut berriro) <<< Karlos del Olmo: Baten batek badaki, argiro, zein diren arauak edo irizpideak marra jartzeko orduan? Hau da, "esku-hartze", baina "habitu(-)hartze", "parte(-)hartze"... Jabetzan dudan neurona bakarra lehertu beharrean daukat arau mailako hiztegiko tripak ikasi guran! >> Atzo bertan, UEUn, gai horixe landu genuen luze-zabal: marratxoaren aplikazioaren arazo praktikoak. (badaezpada, abisua: mezu luzetxoa da) Neuronabakarra zein zeuronaniztuna izan, Karlos, nekez ikasiko dituzu/ditugu arau mailako hiztegiko tripak, tripok asistematikoak direnean. Euskaltzaindiak esan eta arautua du (25. araua da, indarrean dago, eta aski argia da, nire ustez. Egia da behar lukeela eguneratze bat, puntu batzuetan, baina badakigu Euskaltzaindiaren makineria motela dela) hitz-elkarte sintetikoak -egile-elkarteak (kale-garbitzaile), ekintza-elkarteak (argi-urratze) zein jardun-elkarteak (ate-joka) izan-, marratxoz edo bereiz, idazleak hobetsi bezala, idaztekoak direla. Arau horren aplikazioak eskatzen du Hiztegi Batuan aukera hori esplizitatzea, non eta ez dagoen arrazoi bereziren bat aukera murriztea ekarri duena (hala nola jatorrizko esanahiaz besteko eremu semantiko berriak hartu izana hitzak, edo hots- edo grafema-juntura deserosoak). Hau da: ?kale(-)garbitzaile?, ?argi(-)urratze? eta ?ate(-)joka? agertu behar luke Hiztegi Batuak Euskaltzaindiaren araua zintzo bete nahi izanez gero. Hala, marrazaleok ?kale-garbitzaile, argi-urratze, ate-joka? idatziko genuke, eta bestelakoek ?kale garbitzaile, argi urratze, ate joka? idatziko lukete. Hala ere, Hiztegi Batua, beste gauza asko oso onak baditu ere, ez da horretan oso sistematikoa izan. Egia da bigarren itzulian ari direla, eta gauza asko hobetzen ari direla, baina bigarren itzulia pasa da dagoeneko a, b, c d eta e letretatik, eta, marrari dagokionez, gauzak ez dira erabat zuzendu. Hona adibideak, elkarte sintetikoei dagozkienak (den-denak Hiztegi Batutik hartuak): Aukerarik utzi gabe, marraz: abere-hiltzaile, agindu-emaile, aho-artatzaile, argi-egile, argi-emaile, arrabita-jotzaile, arrain-saltzaile, aterki-konpontzaile, kale-garbitzaile, bateria-jotzaile, belar-epaile, bide-erakusle, bide-urratzaile, bilo-mozle, biolin-jotzaile, bizi-emaile, boto-emaile, boz-emaile, danbolin-jotzaile, ezkontza-nahasle, esku-hartzaile, ile-apaintzaile. Aukera esplizitatuta, marraz edo bereiz: bazter(-)nahasle, parte(-)hartzaile, bertso(-)jartzaile, erloju(-)konpontzaile, erloju(-)saltzaile, kontu(-)emaile, kontu(-)hartzaile, pandero(-)jotzaile, piano(-)jotzaile, soinu(-)jotzaile. Zer arrazoi dago, batetik, ?arrabita-jotzaile?, ?bateria-jotzaile? eta ?danbolin-jotzaile? agertzeko, eta, bestetik, ?pandero(-)jotzaile?, ?piano(-)jotzaile? eta ?soinu(-)jotzaile? agertzeko? Bat ere ez. Pentsatu behar dugu kontrolak huts egin duela, besterik gabe. Zergatik ?itsu-gidari? baina ?auto(-)gidari?? Zergatik ?abiadura(-)aldagailu?, ?abiadura(-)neurgailu? eta ?euri(-)neurgailu? baina ?disko-jogailu?? Zergatik "esku-hartze" baina "abitu(-)hartze", "parte(-)hartze"? galdetu du Karlosek. Ez dira bakarrak: ?esku-sartze? ere hor dago batetik, eta ?kontu(-)hartze? bestetik. Horiekin batera, harrigarria da ?hats(-)hartze? agertzea, marratxoa aukeran duela. Nork idatziko du ?hatshartze?? Ez da oso logikoa. Eta, bitxikeriekin jarraitzeko, hor daude, bestetik, ?adarjotze? eta ?adarjotzaile?, loturik. Salbuespen horrek, dena den, badu azalpena, nik uste: ?adarjotze? ez da fisikoki ?adarra jotzea?; beste esanahi bat du, eta horregatik da salbuespena (nire iritzia da). Eta adibide horiek guztiak elkarte sintetikoak soilik kontuan hartuta. Gainerako hitz-elkarte motetan ere bada zer esanik Hiztegi Batuaren marraren erabilera asistematikoaz. Beste baterako utziko ditugu. Zer pentsatu behar du itzultzaile batek ?esku-hartze? eta ?parte(-)hartze? ikusita? Nola jokatu behar du? Adarra jotzen ari zaizkiola pentsatzeaz gainera, honela jokatu behar luke, nire ustez: Euskaltzaindiaren 25. araua betez. Beraz, aukerakoa denetan marraz idazteko ohitura badu, ?esku-hartze? eta ?parte hartze? idatzi. Aukerakoa denetan marra ez idazteko ohitura badu, ?esku hartze? eta ?parte hartze?, hau da, Hiztegi Batuaren barne-kontraesanak bereganatu gabe. Kosta egiten zaigu men ez egitea, hain gara esaneko (nik, hala ere, ez dut proposatzen Euskaltzaindiari men ez egitea: Euskaltzaindiaren araua betetzea proposatzen dut, Hiztegi Batuaren interpretazio ezinezkoetan hasi gabe). Izan ere, gaizki ulertutako esanekotasunaren izenean Karlosen neurona lehertzen uztea ez da osasungarriagoa. Bestalde, beste mezu batean, Jabier Zabaletak honela zioen: <<'arrantza-ontzi' ematen du Hiztegi Batuak eta ez 'arrantza(-)ontzi'. Mota horretako hitz elkarketetan (hitz-elkarketetan?) marratxoa erabiltzearen aldeko zantzutzat hartu behar da, ala hitz pare jakin horri baizik ez dagokio?>> Nik ez nuke, badaezpada, ezeren zantzutzat hartuko. Euskaltaindiaren 25. arauak argi eta garbi esaten du menpekotasunezko hitz-elkarteak marraz nahiz bereiz idatz daitezkeela. Aurreko lerroetan Hiztegi Batuaren asistematikotasuna aipatu badut, orain esan behar dut "ontzi" hitzaren kasuan oso argia dela (eta ikasteko oso erraza) Hiztegi Batuaren jokabidea: 1- "ontzi" hitzaren mugatzaile den hitza silababakarra edo bi silabakoa bada, loturik idazten da. Adibideak: aireontzi, argiontzi, arrainontzi, itsasontzi ("itsas" baita, arautua, hitz-elkartearen lehen osagaia denean), atoiontzi, baleontzi ("balea" da, berez, baina tradizioduna da "baleontzi"), bainuontzi, belaontzi, piperrontzi, bitxiontzi, postontzi, gatzontzi, laketontzi, gatzontzi, gerraontzi, hautsontzi, loreontzi, lurrinontzi, lurrunontzi, oliontzi ("olio" hiru silabakoa da, baina "olioontzi" hori saihesteko da), orratzontzi (nahiz eta, gero, "orraztoki" sarreraren azalpenean, "orratz-ontzia" jarri duten, baina garbi dago akatsa dela), paperontzi, teontzi, tintontzi (forma erregularra "tintaontzi" litzateke, dena den, "belaontzi" arautuan bezala, eta ez *"belontzi"), txizontzi (beste hainbeste), zaborrontzi. 2-"ontzi" hitzaren mugatzaile den hitzak bi silaba baino gehiago baditu, marratxoz. Adibideak: arrantza-ontzi, espazio-ontzi, aterki-ontzi, azukre-ontzi, bakailao-ontzi, entsalada-ontzi. Beraz, oso sistematikoa da, kasu honetan, Hiztegi Batua. 25. araua zehatz-mehatz betetzera, marratxoz ageri diren horiek marrarik gabe ere idatz litezke, egia da (niri, zer esango dizuet, "Arrantza ontzian arrantzan ari ziren" irakurrita, marratxorik gabe, "Arrantza izeneko ontzian arrantzan ari ziren" bururatzen zait, baina marrafiliak jota nagoelako izango da noski) Alfontso Mujika Elhuyar Hizkuntza Zerbitzuak ------------------------------------------ IƱaki Arrieta(e)k dio: Egingo nuke(,) Alfontsok baduela zer esanik auzitxo honen inguruan, eta esango duela, Eibarko ikastaroa ematen bukatu orduko.
RSS Feed