11 Jul 09:32
Re: Marra Hiztegi Batuan
From: <karlos_del_olmo@...>
Subject: Re: Marra Hiztegi Batuan
Newsgroups: gmane.culture.language.basque.itzul
Date: 2008-07-11 07:32:21 GMT
Subject: Re: Marra Hiztegi Batuan
Newsgroups: gmane.culture.language.basque.itzul
Date: 2008-07-11 07:32:21 GMT
Ni neu, batez ere administrazioan dihardudanez gero, zalantzaz beterik nago. Erakunde ofizial arruntetan (Euskaltzaindia, lege aldetik, ze erakunde mota da? Hark emandako arauak, zein mailatakoak dira, nor behartzen dute, zelako lege indar dute?), bi arau elkarren aurkakoak badira edo bata bestearekin kontraesanean badago, arau nagusiaren aurka doana, zuzenbidearen arabera, nulua da erabat. Honako honi dagokionez, ze arau da nagusi Euskaltzaindiaren araugintzan, marraren gainekoa ala Hiztegi Batua bera? Inoiz edo behin hizkuntz kontuetan anarkia aldezten dudala aurpegiratu didate; egia esan, akademia gurearen kontu batzuk ikusita, ez dakit nor den anarkoagoa. Badakigu, jakin ere, zein den egoera Euskaltzaindian eta Euskal Herrian, baina, zelan eslei diezaiokete arau maila etengabe berritzen, eguneratzen eta aldatzen ari den hiztegi bati? Abokatua izan barik ere, errazerrekurritu liteke jokabide horren kontra gizarte mailan. EIZIEn inoiz edo behin antzeko kontutxo bat atera da: erakunde ofizial batek edo haren menpeko programa batek —izenik ez dut aipatuko— itzultzaile bat behartu dezake, Euskaltzaindiak marra aukeran uzten duenean, marra era berezi batera erabiltzera edo bestela diru ofiziala ukatu? Nik itaun egindako abokatuek ezetz diote, baina… Karlos del Olmo karlos_del_olmo <at> donostia.org 943424286
RSS Feed