11 Jul 10:26
Re: Marra Hiztegi Batuan
From: Juan Garzia Garmendia <juangarzia@...>
Subject: Re: Marra Hiztegi Batuan
Newsgroups: gmane.culture.language.basque.itzul
Date: 2008-07-11 08:26:27 GMT
Subject: Re: Marra Hiztegi Batuan
Newsgroups: gmane.culture.language.basque.itzul
Date: 2008-07-11 08:26:27 GMT
Izenik aipatu ez arren, eta galdera erretorikoaren disimuluan bada ere, bazirudik, Karlos, iradoki nahi duala EIMAk behartu egiten duela jendea, dirulaguntza ukatzearen mehatxuz, marratxoaren erabilera jakin batera. Mamuetatik baino, hobe kritikatu nahi den testutik abiatzea, ezta?, eta hara jotzen duenak garbi ikusiko dik ez dela hala. Hemen hain zalantzagarri ikusten den koherentzia hori baino ez dik eskatzen, eta tarteko bide bat PROPOSATZEN ETA GOMENDATZEN, zeina, beharbada hiretzat tristeki, testugile gehienek eskatzen baitzuten eta estimatzen baitute. Bestalde, ni ere ez nauk aditua lege-kontuetan, baina, legitimazioz ari bagara, balikek azken funtsean demokraziaz hautaturiko (eta jendearen aurrean kontuen erantzukizuna duen) erakunde batek zer esana, alde horretatik, Euskaltzaindia bezalako zer anbiguo horren aldean (izatez, Elizaren antolaeraren eta alderdi komunista klasikoenaren tarteko egitura baitu, inteligentsia autoizendatuaren kooptazio eta guzti). Eta, hala ere, EIMAk bere gogoz gordetzen ditu Euskaltzaindiaren "legeak", eta, haien laguntza nahiz trabarekin, ikasmaterialen hizkuntza estandarra estandarizatuagotzen ahalegintzen duk. Besteak beste, anarkoek zein kontrakulturalek egunen batean benetan izan dezaten kontra egiteko erreferentzia garbi samarren bat. Jakina, EIMAren helburu nagusia ez duk hori, ikasmaterialen bezeroei produktu hobea eskaintzea baizik. Eta helburu nagusiak "ere" ez genitizkek bistatik galdu behar, nik uste, gure arteko xextra askoz ere txikiagoetan ari garenean ere, edo orduan bereziki. Ongi izan. 2008/7/11 <karlos_del_olmo@...>: > > > erakunde ofizial batek edo haren menpeko programa batek —izenik ez dut > aipatuko— itzultzaile bat behartu dezake, Euskaltzaindiak marra aukeran > uzten duenean, marra era berezi batera erabiltzera edo bestela diru > ofiziala ukatu? >
RSS Feed