13 Jul 01:08
Re: Marra Hiztegi Batuan
From: Iñaki Arrieta <i.stony@...>
Subject: Re: Marra Hiztegi Batuan
Newsgroups: gmane.culture.language.basque.itzul
Date: 2008-07-12 23:08:21 GMT
Subject: Re: Marra Hiztegi Batuan
Newsgroups: gmane.culture.language.basque.itzul
Date: 2008-07-12 23:08:21 GMT
Demokraziaren oinarriko jokamolderik hausten ez dudalakoan natorkizue (berriz ere) muturra sartzera, itzulkide bihotzekook. Jokabideak jokabide (eskertzen dizut zurea, Alfontso, eredugarritzat baitaukat), ez da honen moduko goi-mailako kalapita zerrendaratzen zaigun lehen aldia, ez bigarrena ere. Eta ez ziren gutxi izan, horrelakoetan, ItzuL, horretarako ez dela aldarrikatu zutenak, arautegia argibide. Gogoz arituko ginateke (ni behintzat bai) linguistika hutsaren ataritik kanporagoxe dabilzkigun gaietan. Animoso ekingo nioke EIMAren funts demokratikoaren eta Euskaltzaindiaren zer anbiguoaren ertzetako ingurumariari buruzko ezbaiari. Eta are animosoago, elkarren arteko egitatezko hibridazio posibilistaren egokitasunaren abarrei buruzkoari. Non eta zuotakoren batek ez didan frogatzen erakunde bata zein bestea enbor berekoak ez direla. Eta esanak esanda, ezinbestean ekarri behar ditut hona 2004ko azaroaren 16an antzeko kalapita bati erantzun nizkion hitzak (orain arteko azkenak), ez baita paperontzira botatzeko moduko kontua esku artean darabil[ki]guna. Nahi duenak[,] hemen ditu irakurgai: http://tinyurl.com/5zhdch Hauexek dituzue hitzok: ItzuL horretarako ez bada, ez da. Eta baldin bada, une oro eta gai guztietarako izan dadila. Beharbada, orduko hartan oso gutxik proposatu genuen huraxe besterik ez dugu soluziobide: ItzuList v2.0 Eta, bestela, erants diezaiogun zerrendaren arautegitxoari behar duen eranskintxoa eta izan dezagun guztiok argi ZER EZ DEN eta ZER BADEN. Ezta, Gotzon? Iñaki Arrieta >>> Izenik aipatu ez arren, eta galdera erretorikoaren disimuluan bada ere, bazirudik, Karlos, iradoki nahi duala EIMAk behartu egiten duela jendea, dirulaguntza ukatzearen mehatxuz, marratxoaren erabilera jakin batera. >>> Mamuetatik baino, hobe kritikatu nahi den testutik abiatzea, ezta?
RSS Feed