14 Jul 08:13
Re: Marra Hiztegi Batuan
From: Aitor Lizarazu <euskera.zu@...>
Subject: Re: Marra Hiztegi Batuan
Newsgroups: gmane.culture.language.basque.itzul
Date: 2008-07-14 06:13:13 GMT
Subject: Re: Marra Hiztegi Batuan
Newsgroups: gmane.culture.language.basque.itzul
Date: 2008-07-14 06:13:13 GMT
Bat nator diozun guztiarekin. Eskerrik asko zure argibideengatik. Aitor Lizarazu Zumarraga ----- Original Message ----- From: <alfon@...> To: <itzul@...> Sent: Friday, July 11, 2008 4:42 PM Subject: Re: [itzul] Marra Hiztegi Batuan <<Nire galdera da, 'hats(-)hartze' Euskaltzaindiaren 25. araueko 'sudur(-)luze' taldekotzat hartu daiteke? Nik uste nuen 'hats hartze' edo 'hats-hartze' aukerak zituela.>> "hats-hartze" ez da "sudurluze" taldekoa. Argi-argia da desberdintasuna ikustea osaerari erreparatuz gero: "sudurluze" modukoak, beti, "izen + izenondo" egitura dute, eta hala sortzen den hitz-elkartea, kategoriaz, izenondoa da: "sudur (izena) + luze (izenondoa) = sudurluze (izenondoa: mutil sudurluzea). "hats-hartze", berriz, elkarte sintetikoa da, ekintza-elkartea: elkartearen bigarren osagaia aditza da (nominalizatuta); lehen osagaia izena da, eta, gainera, bigarren osagai den aditzaren objektua da: esku-hartzea (Zer hartu? eskua; hats-hartzea (Zer hartu? hatsa). Eta hitz-elkartea (esku-hartzea, parte-hartzea, hats-hartzea), kategoriaz, izena da, ez izenondoa. <<Nik uste nuen 'hats hartze' edo 'hats-hartze' aukerak zituela>>. Bai, zuzen zaude. Beste zerbaiterako hartu nuen adibidea, idazten hasi, gelditu, berriro hasi eta lehengoari erreparatu gabe segitu nuen idazten. Gaizki dago adibide hori. Hain zuzen ere, Hiztegi Batuan berariaz debekatuta dago loturik idazteko aukera hori: <hatsartze* e. hats(-)hartze>. Barkatu zalantza piztu izana zalantzarik ez dagoen tokian: "hanka(-)sartze" larria (hori ere kalkoa da, bada). Zuzentzaileak ere zuzentzailea behar du (neuronak opor eske ditudan seinale). Alfontso Aitor Lizarazu(e)k dio: > Egun on Alfontso, > > Aitor Lizarazu naiz eta Zumarragatik idazten dizut. Eskerrak eman nahi > dizkizut lehenik zure marratxoaren inguruko mezuagatik. Zalantzak > norberarenak bakarrik ez direla jakiteak eta arazoen/kontraesanen inguruko > azterketak laguntzen du. Bitan irakurri dut mezua eta oso argi eta erraz > irakurtzen den arren zalantza zehatz bat geratu zait. Honela diozu: > > "Horiekin batera, harrigarria da ?hats(-)hartze? agertzea, marratxoa > aukeran duela. Nork idatziko du ?hatshartze?? Ez da oso logikoa." > > Nire galdera da, 'hats(-)hartze' Euskaltzaindiaren 25. araueko > 'sudur(-)luze' taldekotzat hartu daiteke? Nik uste nuen 'hats hartze' edo > 'hats-hartze' aukerak zituela. > > Ziur asko oraindik ez dut erabat ulertu kontua. Hala ere berriz eskerrak > zure mezu argigarriagatik. > > Aitor Lizarazu > Zumarragako Udaletxea > > euskera.zu@...
RSS Feed