16 Jul 08:25
Re: Decenas de millar
From: Elhuyar Fundazioa <elhuyar@...>
Subject: Re: Decenas de millar
Newsgroups: gmane.culture.language.basque.itzul
Date: 2008-07-16 06:25:28 GMT
Subject: Re: Decenas de millar
Newsgroups: gmane.culture.language.basque.itzul
Date: 2008-07-16 06:25:28 GMT
Nire ustez, 'hamar milakoak'. Horrelako bi dituzue Zientzi eta Teknologiaren Corpusean (www.ztcorpusa.net): "Comentarios Reales" liburuko zatia (Aldizkariko artikulua). Elhuyar Fundazioa, 1999. Egileak: Ezpeleta Arenaza, Txema; Ruiz-Larrea, Isabel. Aldizkaria: Elhuyar Zientzia eta Teknika. (1) ..., hamarrekoak, ehunekoak, milakoak, *hamar milakoak,* eta nekez ikusten ziren ehun milakoei zegozkien korapiloak... Zifren historia (IV) (Aldizkariko artikulua). Elhuyar Fundazioa, 1990. Egileak: Angulo Martin, Patxi. Aldizkaria: Elhuyar Zientzia eta Teknika. (2) Geroago marra horizontal eta bertikalak elkarrekin trukatu zituzten eta geroago bi sistema hauek nahastu egin zituzten, ondoz ondoko ordenak sistema ezberdinez adieraziz: unitateak, ehunekoak, *hamar milakoak,* ... marra bertikalez idatziz eta besteak, hamarrekoak, milakoak, ... marra horizontalez. Arazo batzuk konpondu ziren. Hala ere, zero kontzeptua ulertzeko zenbait mendek pasatu behar izan zuen. Interneten ere, nahi adina. 'Hamarrekoak', 'ehunekoak', 'milakoak'... natural erabiltzen ditugu; beraz, 'hamar milakoak' behar luke horren arabera, eta, nik hala uste, hori da erabiliena. Antton 2008/7/15 Paúl Picado <paulpicado@...>: > Egun on! > Nola esaten da hori? Milaren hamarrekoak? > Mila esker, aurrez. > > > Paúl Picado Moreno > > > > ______________________________________________ > Enviado desde Correo Yahoo! La bandeja de entrada más inteligente. >
RSS Feed