9 Sep 10:13
Re: norberaren etxea? ala norbere etxea?
"Norberaren etxea" zuzena da. Ez dut uste hor zalantzarik dagoenik. "Norbere" (eta "norberen") Hegoaldean erabili da -eta erabiltzen da- "norberaren" esateko. Adibidez, Villasante: "norbera ardura bedi norbere buruaz"; Mitxelena: "Horretan bakoitzak norbere taldeko eta eskolako kontuak esango dizkizu". Euskaltzaindiak ez du horri buruz ezer esan. Beraz, tradizioa baduenez, forma zuzentzat hartu beharko da "norbere" ere. Hori bai, Hegoaldekoa baino ez da. Bietatik bat hautatu behar balitz, esan liteke "norbera" forma deklinatzean ateratzen den "norberaren" dela forma kanonikoa, baina besterik ez. Bestalde, eta badaezpada, ez da nahastu behar "norbere" eta "nor bere". Adibidez, "Nor bere eginen seme da" esaldia ezin da "Norbere eginen seme da" berridatzi. Alfontso Mujika Elhuyar Hizkuntza Zerbitzuak norbere Heg. 'norberaren'. Josu Garate(e)k dio: > Kaixo, zein da forma zuzena? > Norberaren etxea ala norbere etxea? > > Eskerrik asko aldez aurretik. > >
RSS Feed