9 Sep 12:12
Re: Husten / hustutzen
Euskara batuan salbuespen txikiren bat kenduta ez da onartzen '-tutzen'. Hara salbuespena: haustu, hauts/haustu, hausten/haustutzen da/du ad. Sin. >hauts egin< Badaezpadakoak: hautu 1, haututzen Heg. du ad.: hautatu otu, otu, otutzen Batez ere Bizk. zaio ad.: bururatu; gogoak eman Izatez, salbuespena bakarra da: 'hausten/haustutzen' (eta hor ere 'hausten' da aurretik ageri den beste forma). Hau da, 'hustu' aditzak 'huts/hustu' aditz-oina izanik 'husten' baino ez du onartuta, aitzitik 'haustu' aditzak 'hauts/haustu' errotik 'hausten/haustutzen' ateratzen du, eta HBk onartu. Bestalde, 'hautu' eta 'otu' aditzen oina ez da *'hau(t)' ez *'o(t)', ezta aukeran ere, 'hautu' eta 'otu' baino. Horregatik es dago salbuespentzat hartzerik. Gipuzkera aipatu da '-tutzen' dela eta, baina bizkaieraz ere zenbait lekutan erabiltzen da '-tuten'. Hona hemen Bizkai Euskeraren Jarraibide Liburuan euskalkirako erabakitakoa (besteak beste, Euskaltzaindiak 'hautsi>hausten' eta 'haustu>hausten/haustuten' bereizketa-edo egin duen bezala, hemen ere ageri da horrelako zerbait, hots, 'egosi>egosten eta egostu>egosten/egostuten'): http://www.labayru.org/pdfs/Jarraibide_Liburua.pdf 9.1.1.2. PARTIZIPIO BURUTUBAKOA Burutubako ohiturazko aspektua marketako mendebaldeko euskeran -tzen, -ten, -tuten, -etan, -ketan markak zabal dabilz, baina euretatik hiru aintzat hartuko ditugu batez be idatzirako: -ten, -tzen eta -etan. -TEN, -TZEN edo -ETAN erabili behar dogun jakiteko aditz partizipioaren amaierari begiratu behar deutsagu. Hona hemen bizkaieraz erabilteko proposatzen ditugunak: Aditz partizipioak honeetariko amaiera bat izan ezkero: -TEN -A, -E[*1], -I, -O ateraten, lagaten, beteten, erreten, ibilten, ipinten, erasoten, jazoten... -L hilten -N egoten, esaten, igoten, jasaten, emoten... -SI, -ZI hasten, ikusten, jausten, hazten, hezten, irazten... -STU, -ZTU (1) abesten, jolasten, ahazten, bilozten, errazten, orrazten, zorrozten... -TSI, -TXI, -TZI goresten, onesten, jasten, erexten, ixten, janzten, igurzten... -IDU (2) horniduten, eskribiduten, leiduten, koiuten... (1) Amaiera honetako aditzakaz onargarria da -TUTEN atzizkia be, batzuetan zentzuaren argigarri izan daitekelako: egosi > egosten / egostu > egostuten. (2) Erromantzetiko -IDU amaierako aditzetan -IDUTEN eredua da zabalena bizkai euskeran eta berau hartuko da aintzat eredu idatzirako: abrozidu > abroziduten, sufridu > sufriduten... Sentitten, sentidetan, sentitan... erakoak be entzun leitekez leku batzuetan. Aditz partizipioak amaiera honeek euki ezkero: -TZEN [/ -tuten] -TU / -DU[*2] silaba bikoak: batzen, hartzen, sartzen, galtzen, heltzen, kentzen, saltzen... -TU / -DU[*3] enparaduak: apurtzen, parkatzen, ezkontzen, zapaltzen... -TSITU, -TZITU hutsitzen, baltzitzen, hotzitzen, satsitzen, altsitzen... Aditz partizipioak amaiera hau euki ezkero: -ETAN -AU (1) nahastetan, izentetan, pasetan, miazketan... (1) Erromantzetiko -ADU > -AU erako aditzakaz, idaztorduan -AU hobetsiko dogu, -TU amaierak be erabili leitekezan arren: errezau / errezatu, kantau / kantatu, kobrau / kobratu... * Amaieran -AU erabilten bada, horrek -ETAN eskatuko dau aditzizenean[*4]. pagau > pagetan, kantau > kantetan... * Amaieran -TU egin ezkero, horrek -TZEN eskatuko dau. pagatu > pagatzen, kantatu > kantatzen... Halanda ze, azpieuskalki jakin bateko hizkeran ez bagabilz, idatzian jagoteko ereduak honeexek dira: AHOZ IDATZI aginduten, agintan agintzen apurtuten, apurtan apurtzen hartuten, hartzean hartzen salduten, saltzean saltzen leidetan, leitan leiduten sentidetan, sentitan sentiduten betetan beteten urtetan urteten erabiltzen erabilten erretzen, erretan erreten pentsaten pentsetan kantaten kantetan sakaten sakatzen Aitatu doguzan arau guztien salbuespen moduan, eskeini aditza dogu: eskeini > eskeintzen. - Nominalizazinoak: Nominalizazinoetan partizipio burutubakoa -TEN bada -TEA egingo da, eta era berean, -TZEN bada -TZEA. Halan: ateraten > ateratea, erreten > erretea, ipinten > ipintea... ezkontzen > ezkontzea, baltzitzen > baltzitzea, galtzen > galtzea... -AU amaieradunek -ETAN egiten dabe partizipio burutubakoa edo ohiturazkoa, halanda ze, nominalizazinoetan -ETEA amaiera izango dabe. harrapetan > harrapetea, pagetan > pagetea, pentsetan > pentsetea... Beraz, idatzian lehenengoen ordez bigarrenak bultzatuko dira: v Olgateagaz nahikoa dauka Jonek. ^ Olgeteagaz... v Jente behartsua esplotateari ez deritxat bidezkoa. ^ ... esploteteari... [*1] Ahoz -etan era be indartsua da -e amaiera daben aditzetan: bete > betetan, erre > erretan... [*2] Ahoz: Arratia aldean: -TZEAN, silaba biko aditz batzukaz (batzean, hartzean, saltzean, sartzean...). Beste leku askotan -tzian, -tzien. [*3] Ahoz: Bizkaiko mendebaldean: -TUTEN. Lenitz aldean: -KETAN. [*4] Kasu gitxi batzuetan -AU erakoa baino ez da erabili behar: olgau > olgetan...
RSS Feed