9 Sep 11:16
Re: norberaren etxea? ala norbere etxea?
Ez dakit eskumikatuko nauten hau esateagatik, baina Mitxelenaren adibidea huts nabarmena iruditzen zait (Villasanterenean ere, "bere" litzateke nahikoa "norbere"ren lekuan); alegia, bi aukera arauzkoon arteko hibridoa irten zaiola: "Horretan bakoitzak bere taldeko eta eskolako kontuak esango dizkizu" "Horretan nork bere taldeko eta eskolako kontuak esango dizkizu" "bakoitzak norbere" zenbaitek gaitzesten duen "bakoitzak bana" baino nabarmen desarauzkoagoa da. Jakina, bi adibideotan "norbere" "norberaren" bihurtzeak ez du deus aldatzen. Nire ustez, ikaskizun bat atera behar da hortik (ere): gehienetan bezala, lexiko edo morfologia hutsa baino sakonagoko arazoak dira (sintaxiari eta semantikari dagozkionak) garrantzi handienekoak 2008/9/9 Alfontso Mujika <alfon@...> > "Norberaren etxea" zuzena da. Ez dut uste hor zalantzarik dagoenik. > > "Norbere" (eta "norberen") Hegoaldean erabili da -eta erabiltzen da- > "norberaren" esateko. Adibidez, Villasante: "norbera ardura bedi norbere > buruaz"; Mitxelena: "Horretan bakoitzak norbere taldeko eta eskolako kontuak > esango dizkizu". > > Euskaltzaindiak ez du horri buruz ezer esan. Beraz, tradizioa baduenez, > forma zuzentzat hartu beharko da "norbere" ere. Hori bai, Hegoaldekoa baino > ez da. Bietatik bat hautatu behar balitz, esan liteke "norbera" forma > deklinatzean ateratzen den "norberaren" dela forma kanonikoa, baina besterik > ez. > > Bestalde, eta badaezpada, ez da nahastu behar "norbere" eta "nor bere". > Adibidez, "Nor bere eginen seme da" esaldia ezin da "Norbere eginen seme da" > berridatzi. > > Alfontso Mujika > Elhuyar Hizkuntza Zerbitzuak > > > > norbere Heg. 'norberaren'. > > Josu Garate(e)k dio: > >> Kaixo, zein da forma zuzena? >> Norberaren etxea ala norbere etxea? >> >> Eskerrik asko aldez aurretik. >> >> >> >
RSS Feed