jon sanchez | 9 Sep 13:18
Picon
Gravatar

Re: Husten / hustutzen

Eskerrik asko bioi. Gaurtik aurrera belarria zorroztuko dut inguruan...

JON

2008/9/9 Asier Sarasua <asarasua@...>

>
> jon sanchez(e)k dio:
>
>> Zuk jarritako adibide guztiak entzun ditut (*hotzitzen *izan ezik, gure
>> artean *
>> hoztutzen*)
>>
>
> bai, "hoztutzen" ere erabiltzen dugu. (egia esan, hotzitu desberdina da,
> infinitiboak berak ere bi forma dituelako).
> (Googlen hotzitzen > hoztutzen)
>
> "hotzittu" nahiko forma arrunta da gure inguruan, eta hala agertzen da
> eskualdeko hiztegi guztietan (OƱati, Bergara, Eibar, Mallabia...).
> Hortik kanpo ere erabiltzen dela esango nuke, Bizkaian, behintzat.
>
>
>  Hala ere, zalantza geratu zait bi aldaerak testuinguru berean erabiltzen
>> ote
>> dituzuen ala esanahi ezberdina ematen diezuen batari ala besteari,
>> testuinguruaren arabera.
>>
>
>
> nik dakidala ez.
> inoiz entzun izan dut gauzak "hoztu" egiten direla eta pertsonak
> "hotzittu", baina ez dut uste benetan horrelako bereizketarik egiten denik.
>
> goian aipatuta hiztegietan ere forma biak azaltzen dira, bata bestearen
> aldaera bezala, beste inolako bereizketarik gabe.
>
> Asier
>


Gmane