9 Sep 13:18
Re: Husten / hustutzen
Hiztegi deskriptiboetan 'hoztu' eta 'hotzitu' biak agertzen dira. Baina hiztegi estandarizatu edo arau-emaileetan 'hoztu' batuaz (eta euskalkiren batean ere bai, agian) eta 'hotzitu' bizkaieraz (Bizkaitik kanpoko bizkaiera ere barruan dagoela ulertzeko 'mendebalera' esan behar ote da? Politikoki, edo administratiboki, zuzena izate aldera...). (Beste eztabaida bat da, baina ez diot zentzurik aurkitzen 'hotzittu' idazteari. Inoiz esan izan dut zerbait horretaz. Euskalkira edo azpieuskalkira edo txokoerara hurbildu nahian egiten da, borondate onez, baina ahoskerara edo ahozko hizkerara baino ez da hurbiltzen, hizkera idatzia eta ahozkoa nahastuz. Hurbilketa horretan hasita, 'otzittu' izango litzateke idazkera egokiagoa.) Jon
RSS Feed