Picon

Re: quedada


Nik ez nuke "kedada" erabiliko (eta gaztea naiz! :P). Ez dakit zein izanen den testuingurua, baina ahal
izanez gero parafrasira joko nuke eta ez baliokide bat asmatze aldera (asmatu erraten dut nik bederen ez
dudalako ezagutzen horrelakorik euskaraz). Adibidez, "¿Por qué no hacemos una quedada el mes que
viene en Pamplona?" "Zergatik ez gara (denak) gelditzen/elkartzen heldu den hilabetean Iruñan?". Nik
"hacer una quedada" talde bat elkartzen denean erabiltzen dut, baina ez du zertan izan internet bidez
ezagutu den talde bat. Ni, adibidez, urtero gelditzen/elkartzen naiz (hau da, "hacemos una quedada")
udaleku batzuetara elkarrekin joan ginen begirale taldearekin. "Quedada" "quedar"-etik dator eta ni
lagunekin gelditu egiten naiz ("bortzetan gelditu gara piszinarat joateko"). Kalkoa? Seguru aski,
baina horrela solasten gara. 

Maialen Sobrino

_________________________________________________________________
Erakuts iezaiezu bidea! Gehitu mapak eta gidatzeko jarraibideak jai-gonbidapenei.
http://www.microsoft.com/windows/windowslive/events.aspx

Gmane