1 Jul 09:40
Re: Quedada
Egun on, lagunok! Nire ustez, 'geratzea' eta 'geldialdia' izan litezke ordain zabalenak eta errotu beharrekoak. Uste dut 'bilkura'k 'batzarre' kutsua duela, eta 'lotu' bizkaeraren eremu batean erabiltzen dela gehien. Agur bero bat, Bittor Arbizu ----------------------- Date: Tue, 30 Jun 2009 13:28:48 +0200 From: Laxaro Azkune <laxaro@...> To: ITZUL <itzul@...> Subject: [itzul] quedada Message-ID: <2ac4aa0c0906300428o2ebadc3m63d89de003ae9e5f@...> Content-Type: text/plain; charset=ISO-8859-1 Arratsalde on! Goiko hitz hori agertu zait egiten ari naizen lanean, 'quedar para salir' eta 'quedada', gazteen hizkeran modako direnak nonbait, eta tamalez hain gazte ez garenoi urruti samar gelditzen zaizkigunak. Ea norbaitek baduen honi buruzko proposamenik. Aurrez mila esker, beti bezala. Laxaro
RSS Feed