4 Jul 2000 13:56
Re: salvamento mar=?ISO-8859-1?Q?=EDtimo?=
Beharbada ez da autoritate handiko testua izango, baina Donostiako kaian Aita Mariren omenez dagoen monumentuan, olerkiak honela dio: Urikalduak SALBATU nayaz eman zenduben biziya ta orain daukazu, goitalchatubaz, obiz itxaso aundiya! Lo egin zazu baga soñuaz, o gizon maitagarriya, onraturikan zure gloriyaz Donosti ta Kantauriya! Zaalntzak, alabaina, lehengoan dirau: zer salbatzea zen kontua, biziak ala arimak? Berezi behar ote? Kasu horretan agian ez baina bestela akaso bai? Rafael Saiz Elizondo Lapurdi kalea, 35 - 1. B 20800 - ZARAUTZ ----- Jatorrizko Mezua ----- Norengandik: Imanol Zurutuza <izurutuza <at> vitoria-gasteiz.org> Data: Azteazkena, Uztaila 4, 2000 1:43 am Gaia: Re: [ItzuL] salvamento marítimo > Jabier Zabaleta escribió: > > > Dudatan nabil: 'DYA. Itsas salbamendua' ala 'DYA. Itsasoko > salbamendua'? Ala > > besteren bat, hobea, gogoratzen al zaizue? > > > > Nik ez dakit hoberik baden, baina 'salbamendu' horren > inguruan, gogoetatxo bat. Frantsesez argi bereizten dituzte > 'salut' (arimaren salbamendua, 'salvación') eta 'sauvetage', > eta ene uste apalean, lehenaren parekoa da euskarazko > 'salbamendua', tradizioan bederen. > > Sarasolaren hiztegian honela dio: > > salbamendu. (...) salbamena, betiko heriotzatik begiratzea, > zeruratzea. > > salbamen. 1. Betiko heriotzatik begiratzea, zeruratzea. 2. > Salbatzea. > > Badirudi bigarren horrek erabilera zabalagoa duela, bi > adiera ageri baititu besteak bakarra duen lekuan (testuak > aztertu beharko lirateke, baina Mitxelenarena ez da letra > horretara iritsi oraingoz). > > Orobat da argigarri Piarre Xarrittonen hiztegia: > > salut. 1. agur! 2. salbamen, salbamendu, salbabide, salbazio > sauvetage. salbatze > > > Lhandek, berriz, honela dio: > > salbamendu. salut > > > > >
RSS Feed